IBILBIDEAK



2017. urtean bi ibilbide izango ditugu Goizutrailen laugarren edizioan.
Goizuetako plazan (154 m.)hasiko dira bi ibilbideak, Aitasemegi auzora igoko dira korrikalari guztiak xenda estu batetik. 4 kilometrotan xenda eta pistetatik barrena 680 metrotara dagoen Eneko Elorriko bizkarrera igoko dira, eta hemendik herrira jeitsiko dira Espideko sorotik pasatuz.

10 kilometroko ibilbide motza egin behar dutenek herrian bukatuko dituzte lanak.

25 kilometroko ibilbide luzea aukeratzen dutenek, ordea, herritik Mandoegiko gailurrera igo beharko dute, 1.045m. Ondoren Mandoegiko gailurretik jarraituko du ibilbideak eta bukatzeko berriz ere herriko plazara jaitsiko da. Desnibela 1636 metrokoa da eta ibilbide guztia mendiko xenda pista eta larrean zehar izango da.


 Ibilbidea behar bezala markatua egongo da eta bertan edateko eta jateko puntuak izango dira. Parte hartzaile guztiek istripu aseguru bat izango dute.

 
















video

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina