ARAUDIA



Goizuetako udalak herriko kirolarien laguntzarekin batera Goizuetako “GOIZUTRAIL” mendi lasterketa antolatzen du. 
Lasterketak ondorengo araudia izango du eta berau, parte hartzaile guztiak onartzen dute. 

1.- EGUNA eta LEKUA 

“GOIZUTRAIL” mendi lasterketa 2017eko maiatzaren 20ean jokatuko da, 9:00an hasita, eta irteera eta helmuga Goizuetako plazan izango da. 


2.- IBILBIDEA 

Bi ibilbide izango dira, bat 10 kilometrokoa eta bestea 25 kilometrokoa. Bi ibilbideak Goizuetako mendietan zehar izango dira. Ibilbide motza luzearen lehenengo zatia izango da eta herrian hasi eta herrian bukatuko da. Neurketa ez dago homologatuta. 


3.- PARTEHARTZEA 

Proba egiteko egunean ibilbide motza egiteko 16 urte eta luzea egiteko 18 urte edo gehiago dituzten atleta, mendizale eta kirolari guztiek dute proban parte hartzeko aukera, federatuta egon edo ez, baina gehienez  ere 200 lagun onartuko dira. Araudi honetan adierazitako guztia onartu eta zehaztutako baldintza guztiak bete beharko dituzte. 


4.- KATEGORIAK (lasterketako egunean duten adina) 

Gizonezkoak zein emakumezkoak 
• 18 urte baino gehiago dituztenak: helduak 
• 45 urtetik gorako gizonak: beteranoak 
• 40 urtetik gorako emakumeak: beteranoak

5.- IZEN-EMATEA 

Izen emateko aukera aldez aurretik www.herrikrossa.com orrialdean izango da. 
Egunean bertan ere aukera izango da lasterketak hasi baino 30 minutu lehenago arte. 
korrukalariak proba aurreko egunetan bere izena parte-hartzaileen artean azaltzen dela ziurtatu beharko du. Ordainketa probaren aurreko egunetan egin beharko da. Korrikalariak ziurtatu beharko du, halaber, zerrendan izenaren ondoan ordaindu izana ageri dela. Zerrendan ordaindu gabe daukala ageri bada, ordainketaren agiria aurkeztu beharko du lasterketaren egunean edo bestela egun horretako prezioa ordaindu beharko du. 


 6.- PREZIOA

IBILBIDE LUZEA (25 km.) Aldez aurretik
Orokorra: 20€
Goizuetarra*: 15€

IBILBIDE MOTZA (10 kM.) Aldez aurretik

Orokorra: 15€
Goizuetarra*: 10€

Egunean bertan izena ematen dutenak, dagokiona baino 5€ gehiago ordaindu beharko ditu.


*Goizuetartzat hartuko da herrian bertan erroldatua dagoena edo bertan bizi dena.


Zenbateko horrek ondokoa bermatzen du: proban parte hartzeko eskubidea, asegurua, antolakuntzak parte hartzaileentzako atondutako zerbitzuak erabiltzeko eskubidea, opariz betetako poltsa, hamaiketakoa eta antolakuntzak probarako lor ditzakeen sarien zozketan parte hartzeko aukera. 


7.- SEINALEZTAPENA 

Ibilbidea behar bezala seinaleztatuta egongo da, kartel adierazleekin, behar diren  lekuetan antolakuntzako pertsonekin eta begi bistan egongo diren balizaje-zintekin.  Kilometro-erreferentziak ere ibilbide osoan jarriko dira. 


8.- KONTROLAK 

Probaren luze-zabalean antolakuntzak bi  kontrol gune jarri ditu, eta bertatik pasatzea ezinbestekoa izango da, gune hauetan egingo baitira arauzko igarotze kontrolak. Korrikalaria egiten ari den denbora kontuan hartuta antolakuntzak erabaki dezake parte hartzaileren bat probatik baztertzea. 


9.- HORNIDURA 

Bost hornidura postu prestatuko dira. Postu hauetan produktu energetiko eta freskagarriak eskainiko zaizkie parte hartzaileei: ura, fruta, edari energetikoak, e.a. (ikusi perfilaren grafikoa).

10.-ARAU-HAUSTE ETA ERRETIRATZEAK 

Antolakuntzako arduradunek korrikalariak probatik baztertzeko ahalmena izango dute ondorengo kasu hauetan: probako arauak hausten dituztenean, finkatutako ibilbideari zehatz-mehatz lotzen ez direnean, arauzko dortsala ondo ikusteko moduan ez daramatenean, antolatzaileek esandakoari jaramonik egiten ez diotenean, edota gainontzeko korrikalariekiko kiroltasunez jokatzen ez dutenean. Baztertua edo kanporatua den parte hartzaile orok gertuen duen kontrol gunean eman beharko du bere dortsala, eta antolatzaileek agindutako moduan utzi beharko du proba.

11.- SARIAK

IBILBIDE LUZEA egiten dutenek ondorengo sariak  izango dituzte:
emakumezko zein gizonezko
  • Senior 

1. saria:      TXAPELA + 125 €
2. saria:      75 €
3. saria:      50 €

  • Beteranoak

1. saria:      Goizuetako produktuez osatutako saski eder bat.

  • Goizuetarrak (Goizuetartzat bertan erroldatuta edo bertan bizi direnak hartuko dira)

1. saria:      75 €

IBILBIDE MOTZA egiten dutenek ondorengo sariak izango dituzte:
emakume zein gizonezko

  • Senior 

1. saria:      Garaikurra
2. saria:      Garaikurra


3. saria:      Garaikurra

  • Beteranoak
           1. saria:      Goizuetako produktuez osatutako saski eder bat.

Sari banaketaren inguruan sortu daiteken edozein gorabeheraren aurrean,  antolakuntzak erabakiko du momentuan zer irtenbide eman.


12.- SAILKAPENA 

Bi ibilbideak herrikrossak kronometratuko ditu eta eginiko  du denbora eta sailkapen ofizialak eta herrikrossa.com  webgunean jarriko dira. 


13.- DORTSALEN BANAKETA 

Dortsalak maiatzaren 19an hartu ahal izango dira arratsaldeko 6etatik 8etara Goizuetako Estankoan eta lasterketaren egun berean goizeko 7:30tatik aurrera Herriko Plazan. 

14.- INGURUGIROA 

Lasterketa, bere zatirik handienean, edertasun natural handiko parajeetatik igarotzen da eta, hau horrela izanik, ingurunea ahal beste zaintzeko eta zaborrak kontrol- guneetatik kanpora ez botatzeko eskatuko zaie parte hartzaile guztiei.
Hornitze guneetatik gertu zaborrontziak ezarriko dira.

Oinarrizko arau hau betetzen ez duen korrikalari oro probatik kanpo utziko da.


15.- OSASUN-LAGUNTZA 

Antolakuntzak sorospen eta salbamendu-zerbitzuak atonduko ditu ibilbideko puntu estrategikoetan. Era berean, dutxak, komuna eta aparteko beharren bat duten kirolariei premiazko laguntza emango dieten medikuak ere izango dira helmugan.

16.- SEGURTASUNA 

Antolakuntzak, proba ordezko ibilbide batetik desbideratzeko, beharrezkotzat jotzen dituen aldaketak egiteko, eta, eguraldiak hala eskatzen badu, lasterketa bertan behera uzteko eskubide osoa izango du.


17.- LAGUNTZA EZBEHARRETAN 

Parte hartzaileek betekizun izango dute istripuren bat izan duen edonor laguntzea, eta kontrol-guneetan edozein ezbeharren berri ematea.

18.- ERANTZUKIZUNA 

Antolakuntzak bere gain hartuko du ibilbidearen barruan geratzen den edozein istripuren ardura, baina ez istripu hori korrikalarien zabarkeriak eraginda gertatzen bada. Parte hartzaileen jabetza pertsonalei dagokienean ere ez du ardurarik izango. Horiek gordetzeko kontsigna zerbitzu bat izango da helmugan bertan. Parte hartzaileek izango dute euren buruari edota hirugarren pertsonei eragindako kalte ororen inguruko erantzukizuna.

19.- ARGAZKIAK ETA IRUDIAK 

Antolakuntzak eskubide osoa du lasterketan ateratako argazki eta irudi guz¬tiak, proba bera ezagutzera emateko erabiltzen diren hainbat hedabideetan erabiltze- ko (kartelak, triptikoak, prentsa oharrak…)

20.- NORBERAREN DATUAK 

Lasterkari guztiek izena ematerako momentuan emandako datu guztiak erabili ahal izango ditu antolakuntzak, beti ere bakoitzak hala erabakitzen badu behintzat. Horretarako bete beharreko hainbat arlo izango dira izen emate orrietan, derrigo- rrezkoak batzuk, eta aukerakoak besteak.






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina